WORK IN PROGRESS #1: OKELA SORMEN LANTEGIA

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Okela Sormen Lantegia aspaldi harategi bat izandako lokalean dago kokatua.

San Frantzisko kalearen inguru honetan, Bilbiko plaza eta Mariaren bihotza plazaren artean, beste proiektu batzuk ere loratu dira azken urtean (Dando la Brasa jatetxea eta Mongolia gunea adibidez).

Ez da makala lokalarekin Irati, Izaro eta Norak egin duten lana: garbitu, txukundu, berriztu eta tailerraren ateak ireki. Baina espazioaren xarmaz gain, proiektuaren izaerak deitu digu atentzioa: sormen lantegia eta euren lantokia da, baina topaketarako lekua ere izan nahi du. Eta hortan ari dira proiektuaren sustatzaileak diren hiru artista plastikoak, Euskal Herriko artista plastikoen sarea eraikitzeko helburua duen ekimena antolatuz: Artisten Meeting Pointa.
Horrela, Okelan Irati, Izaro eta Nora euren artea ekoizten dute baina beste artista batzuen erakusketak, hitzaldiak eta bestelako ekimen kulturalak ere antolatzen dituzte. Gorri-gorria de euren logoa eta euren gogoa ere: autogestioa eta eraldaketa dira Okelaren oinarrian dauden bi zutabeak.

Gustora sentitu gara, etxeko sukaldean antzera. Etorkizuneko planak, ametsak eta barre asko egon dira (lietako zigarroak tarteko).

Eskerrikasko Okela!

Anuncios