WORK IN PROGRESS #3: WIKITOKI elkarsorkuntzarako laborategia

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Wikitoki ez da soilik lanerako espazio partekatua. Elkarte bat da, laborategi bat izan nahi du eta baita topaketarako eta sorkuntzarako tokia ere. Elkasorkuntza eta “ko” praktikak ardatz dituzten eragile, enpresa eta pertsonak biltzen ditu proiektu honek, berriro ere, San Frantzisko auzoan kokatuta dagoena.

2014ko urtarriletik, Harrobia plazako eraikin zaharraren bigarren solairua hartzen du Wikitokik eta geroztik proiektuaren sorkuntzan murgilduta ibili dira bertako kideak: elkartea egituratu, espazio atondu, barne funtzionamendua asmatu eta laborategia martxan jarri. Hortaz gain, webgunearen agendan ikusi daitekeen moduan, ekintzak antolatzen hasi dira apurka-apurka.

Wikitokik bere hizkuntza propioa ere asmatu du: wikitxoker, wikimahaier, wikisarer, wikilagun, eztoker, baitoker… Astero kide guztiak biltzen dituzten asanbladak, lan taldeak edo auzolanak antolatzen dira eta bertan, modu partehartzaile eta auto-kudeatuan, erabakiak hartu eta amankomuneko lana antolatzen da.

Anuncios