WORK IN PROGRESS #5: IRUÑA1

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Oraingoan Deustun egon gara. Erreka ondoan eta auzoaren aldirietan, lantegiz osatutako eraikin ugari daude. Gehienak enpresa eta lantegi industrialak diren arren, azken urteetan bestelako biztanle batzuk ere ari dira zonaldea biziberritzen. Euskaldunako zubitik pasatzerakoan ikus daitekeen Hamaika Telebistako logo erraldoia da horren erakusgarri ezagunena.

Iruña kaleko lehenengo zenbakian, eskairela batzuk igo eta Iruña 1 estudioan sartu gara. Esti, Josu, Inma, Maria, Mentxu eta Beak lanerako espazio hau partekatzen dute duela urtebete inguru. Irla moduko bat da, lantegi mekaniko, aroztegi eta igeltserotzen artean. Kasualitatez edo logikagatik estudioan ari diren guztiak “sortzaileak” dira: arkitektoak, moda diseinatzaileak, margolariak, bizikleta egileak, … Oraindik ez dute kolaborazio formalik gauzatu euren artean baina nahastuta egotea eskertzen dute: “Bata bestearengatik ikasi eta elkar-kutsatzen gara”. Lekua apurka-apurka ari dira atontzen eta berezko identitatea zeharo islatzen duela esan daiteke: zaharberritutako altzariak, eskuz egindako apalak, landarak,… Argi utzi digute eurena ez dela coworking bat, eurena “lokala, estudioa, lantegia, atelierra…” dela diote. Izan ere, espazioaren alokairuarekin ez dute etekin ekonomikorik bilatzen, “Gutako batek alde egiten duenean ordezkoa topatu eta, besterik gabe, lekua betetzen dugu”.

Hemen Menchu Fernandez margolariari egindako mini-elkarrizketa:

Eskerrikasko eta zorte on Iruñatarrak!

 

Anuncios