WORK IN PROGRESS #7: HI PLAZA

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Oraingo honetan, gazteen artean aski ezaguna den Novia Salcedo fundazioaren proiektu batera hurbildu gara. Novia Salcedo ren misioaren barruan gazteen enplegua eta gizarteratzearen alde lan egitea dago eta ideia horrekin ere ‘ekintzaile harrobi’ bat’ sortu dute Bilbo Zaharrean.

Bilbo Zaharreko Harrobia plazan, 2 solairutako espazio bat atondu dute, non jarduera eta programa ezberdinak antolatzen dituzten. Harrobia Innovation Plaza, bertako lanerako espazio partekatua, bigarren solairuan dago eta espazio honetan elkartzen dira, enpresa eta ekintzaile ezberdinak.

Hauen azpian berriz, beheko eta lehenengo solairuetan, gizartean eta ingurunean inpaktu positiboa izan nahi duten enpresa proiektuen sorrera sustatzen dute, NOLA izeneko gizarte ekintzailetza programan. Bertan ideia berriak detektatu eta enpresa proiektu bihurtzea bilatzen dute, eta martxa ona jarraituz gero…Harrobia Innovation Plaza ra igarotzea noski!

Harrobia plazako proiektuak laister 3 urte beteko ditu eta bertatik ekintzaile, enpresa eta gazte asko pasa dira jadanik. Haien artean daude: B-Studio, Sinnergy Matters, Shareak,…eta beste asko. Webgunean dituzue ikusgai!

 

Anuncios