El pase de diapositivas requiere JavaScript.

WORK IN PROGRESS #9: AUZO FACTORY MATIKO

 

Oraingo honetan, Matikon dagoen Auzo factory espaziora hurbildu gara. Auzo factory Bilboko Udalak sortutako enpresa inkubagailu sarea da, hiriko auzoetan jarduera ekonomikoa sortzeko asmoz, eta Irazabal-matiko da ireki duten lehenengoa.

Oinez heldu eta topatu dugun lehenengo irudia, Auzo factory eraikinaren fatxada deigarriarena da. Auzoari itxura futurista ekarri dio eraikinak, LED pantailez argiztatuta eta altzairu galbanizatuzko erretiluak dituen fatxada horrekin.

Barruan, Matikoko instalakuntzak eta giroa ezagutzeko aukera izan dugu. Alde batetik, Kbi digital Bilbao Bizkaia dagokion 5 solairutako espazioa ezagutu dugu, Udalak ekonomia digitalarekin lotutako proiektuen inkubagailu eta azeleragailu gisa funtzionatzea nahi duena. Ekonomia digitalari lotuta, hainbat sektoretako enpresak bultzatu nahi dituzte: bideojokoak, ikus-entzunezko ekoizpenak eta pantaila anitzekoak, teknologia berrietarako edukien garapena,…. Bestetik auzoarekin harremana lantzeko asmoz, behe solairua egokitu dute, auzoko komunitateari irekita egongo dena.

Irazabal Matiko martxan dagoela, orain Udalaren hurrengo erronka, 2015. urtetik aurrera Auzo Factory kontzeptua hiriko beste leku batzuetara hedatzea da.

Hemen Auzo Factory-n dagoen Decoramus enpresa:

 

[vimeo 105956288 w=500 h=281]

 

[vimeo 105956289 w=500 h=281]

 

[vimeo 105956290 w=500 h=281]

 

 

Anuncios