WORK IN PROGRESS #11: BILBAOMAKERS

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Zorrozaurren jarraitzen dugu. Oraingoan Bilbao Makers ezagutzera gerturatu gara, Open espazioan lekua hartzen duen proiektua.

BilbaoMakers tresneria, proiektuak eta jakintza partekatzen duten pertsonez osatutako komunitateta da, Do It Yourself filosofiarekin maiteminduta dagoena. Partekatutako espazioa bat izateaz gain, 3D inpresorak, CNC makinak, robotak, softwarerra eta bestelakoen inguruan lan egiten duen elkartea ere bada. Bertan elkarrengandik ikasi eta teknologia oinarri bezala duten proiektu amankomunak eraikitzeaz gain, tailerrak ere eskaintzen dituzte. Teknologia eta ezagutza askea oinarri duen autokudeatutako lanerako espazioa da.

Karim Asryk egin digu harrera eta proiektuaren nondik norakoetaz gain ezagutza libreaz, komunitatearen garrantziaz eta jendartearen eraldaketa prozesuetaz ere ibili gara hizketan. Berak argi dauka: mundua aldatzen ari da eta elkarrekin bestelako eredu bat sortzeko elkartu eta alternatibak guk geuk gaurdanik eraiki behar ditugu.

Anuncios