ESKERRIKASKO eta LASTERARTE!

Han pasado unos meses desde que se lanzó el proyecto Coworkalari. A lo largo de este tiempo, además de conocer a mucha gente, hemos reunido a bastantes personas entorno a las actividades organizadas y hemos podido reflexionar y debatir entorno a las nuevas maneras de trabajar y habitar espacios de trabajo.
Los objetivos, que básicamente eran identificar y dar a conocer algunos de los espacios de trabajo compartidos que existen en Bilbao, realizando para ello la web y el documental, se han cumplido mas o menos, y ahora creemos que Coworkalari tiene que entrar en otra fase.

Nos gustaría que esto fuese el principio de algo, aunque tampoco tenemos muy claro de qué. Y creemos que este camino lo podríamos hacer también de manera colaborativa, con las personas que habéis participado y con mas gente que pueda tener interés en seguir, dar vida o transformar Coworkalari.

Es por eso que nos tomamos una pausa. Queremos pensar que hacer con lo andado y marcar nuevas rutas, abrir el proyecto a mas personas, investigar y crear nuevas maneras de relacionarnos y de solventar nuestras necesidades, ir generado mas actividades… Con esto, también queremos animaros a poneros en contacto con nosotras para lanzarnos ideas, propuestas o sugerencias.
Finalmente, nos gustaría agradecer a quienes de distinta manera  -en las entrevistas, el encuentro, el estreno o en la realización del video- habéis participado en el desarrollo de esta pequeño proyecto .

Pronto tendremos mas noticias

Eskerrikasko!

_________________________________________________________________________________

Coworkalari proiektua hasi genuenetik hilabete batzuk igaro dira. Denbora honetan zehar jende asko ezagutzeaz gain, pertsona dexente elkartu ditugu antolatutako ekimenetan eta lan egiteko eta lanerako espazioak bizitzeko modu berrien inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izan dugu.

Proiektu honen helburuak, hau da, Bilbon dauden zenbait lanerako espazio identifikatu eta ezagutzera ematea webgune eta dokumentalaren bidez, gutxi gora behera bete direla esan dezakegu, eta horregatik Coworkalari beste fase batetan sartu behar dela uste dugu.
Momentu hau beste zerbaiten hasiera izatea gustatuko litzaiguke, zer izan daitekeen ez dakigun arren. Eta bide hori modu partekatuan egin dezakegula uste dugu; coworkalarin parte hartu duten pertsonekin batera edota proiektuarekin jarraitu, honi bizitza eman zein berau eraldatu nahi duen beste jende batekin ere.
Horregatik Coworkalarik etenaldi bat hartuko du. Sortutakoarekin zer egin erabaki eta ibilbide berriak irudikatu nahi ditugu, proiektua pertsona berriei zabaldu, gure artean harremantzeko modu berriak ikertu eta eraiki, ekintzak antolatu … Guzti honekin gugana jotzera animatu nahi zaituztegu, ideiak, proposamenak eta iradokizunak izatekotan.

Azkenik, proiektu txiki honetan modu ezberdinetan -elkarrizketetan, topaketan, estrenaldian eta bideoaren produkzioan- parte hartu duzuen guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu,

Laster gure berri izango duzuelakoan,

Eskerrikasko!

Anuncios